XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrenerako Ax-en bi pasarte aipatzen ditu: 51 appur bat ase behar-dut, aspertu behar-dut, ichiritu behar-dut: eta guero orduan asse, asper, ichiri eta nekha nadinean, vianda higuintcen hasi daquidanean: orduan guztiac vtcicoitut eta 490 ceren ezta han assetceric eta ez higuintceric.

H-ek ere dégouter, higuincea, hastancea eta dégout, higuinça duen arren iturria ez du datu honek aldatzen, eta bai, aldiz, indartzen L-ren itzulpena Landrengan oinarritua dela suposatzen duen M-ren iritzia, izan ere usadio orokorra, Otxanesk-ak gogoratu legez, causar hastío, asco, nausea bait da.

Izan, Oih-ek ere badu 474 Vsqui maite higunt elaite Vn cul une fois chery, ne sçauroit iamais estre hay. C'est pour dire que depuis qu'on a pris le plaisir de la chair auec vne femme on ne sçauroit plus le hair. Aucuns au lieu de Vsqui, c'est à dire, cul, au Basque, disent Ister, c'est a dire cuisse

Alabaina, ez dirudi L-k Oih-en euskal testurik ezagutu zuenik ez HH-eko hitzaurrean ez Corografía-n aipatzen bait du eta, batez ere, ez bait da erakutsi dagoeneko L-ren sarreraren bat azaltzeko haien beharrik.

236. Endrina, arana.

M-k RS-en galdutako zatitik datorkeela uste du, Azk-ren datuen arabera arana ciruela bait da Euskal Herriaren eremurik zabalenean baina endrina B-ko lurralde batzutan eta Arabako erdaran arán, fruto del endrino (Land-k ocarana konposatua dakar ciruela emateko).

H-ek arana, prune eta prune, arana ditu, bere hizkerarako espero bezala.

303. Guerra, gudua.

RS-eko agerraldi ugarietatik (7, 21, 165...) hartua.

Ax-ek ere badakar, baina honengan ez da guerra RS-en legez, combate, pelea baino: cf. ceren han baita gudua, eta combata egunoro, eta victoria, eta garaitia, bakhan, eta gutitan ubi quotidiana est pugna et rara victoria edo 400 guduan eta combatean.

H Ax-en (eta Leiz-ren, 1406 Nondik gerlak eta guduak zuen artean?) adierakide agitzen da, RS-en aldeko froga indartuaz: gudua, combat, m., combattre, guducatcea.

519. Plata, cirarra.

RS du M-k iturritzat, guganaino iritsi den zatian hitz hori ez azaldu arren; Land-k plata vrre çuria (cf. platero, vrraguina) ematen du, vrregorria delarik oro.

H-en lekukotasunak M-ren hipotesia sendotu baino ez du egiten bere hiztegian argent, cillarra, dirua eta argent, vi, cillar vicia irakurtzen bait dugu, ekialdeko hizkeretatiko batean espero moduan.

Baina, segurki badateke zer alda edo zer zuzen orain arte emandakotzat geneukan azterketa honetan.

Bihur gaitezen M-k Leiz-ren bitartez azaltzen dituen hurrengo sarrerotara:

376. Lima, carraca.

Leiz 1 Cor. 4,13 karracaquin peripsema da M-k dakarren erkagai bakarra

Haatik, beste honek aukera haboro bide du iturri zuzena izateko: H lime, lima, kharraca; limer, limatcea, kharracatcea.

377. Limitar, chedatu.